XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BEIRAGINTZAIndustria moeta honetan ere koloratzaileak bidezkoak ditugu, zer esanik ez, beirei koloreak emateko.
Industria honetan erabilitako koloratzileak oso bestelakoak dira, orain arte ikusitakoekin konparatzen baditugu.
Jakina denez, beira bat egiteko lehen gaiak, xehatu, behar den bezala nahastu eta materialeak egokitzeko beharrezkoak diren hainbat eragiketa egin ondoren, funditu egin behar dira.
Fusio hau tenperatura altuz egin behar dugu, eta koloratzaile organikoak erabiliko bagenitu, deskonposatuko lirateke, dudarik gabe, beraz ez-organikoak izan behar dute.
Baldintza gogor honek lortu ahal genitzakeen koloreak mugatzen dizkigu baina, hala eta guztiz, tonalitate askotara iritsi da.
Zenbait minerale eta gai botatuz beira koloreztatuak lortzen zirela, aspalditik azaguna dugu, aintzinako elizetako leihoak erakusten digutenez, Gotiko Garaian beren inportantzia handiena zituztelarik.
Koloreak lortzeko gai hauk erabiltzen dira.
Berdea: Burdinaren oxidoak eta kromo oxidoa
Gorria: Kobrea eta urrea
Urdina zeru-antzekoa: Kobre dioxidoa
Zafiro urdina: Kobalto dioxidoa
Morea:
Arrosa: Urrea eta Selenioa